Nafarroako soka tira txapelketako jardunaldia Elizondon

Xan Harriague 2006ko aza. 16a, 17:17

Beti Gaztek denboraldiko bigarren txapela jauntzi beharko luke

Nafarroako 8x8 soka tira txapelketak aitzinera segituko du heldu den larunbatean, Elizondoko pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan. Emakumezkoetan, 480 kilo azpitiko kategorian, lehen jardunaldia jokatuko da Sakana, Beti Gazte A eta Beti Gazte B taldeen artean. 520 kilo azpitiko txapela jauntzi berria, Sakanako taldea izanen da faboritoa, baina bigarren tokirako Lesakako taldeen artean lehia polita ikusteko aukera izanen da.

Gizonezkoetan 600 kilo azpitiko kategorian bigaren jardunaldia jokatuko da, Amaiur A eta B, Txantrea, Berriozar eta Beti Gazteren artean. Azken hauek joan den larunbatean Lesakan jokatu zen lehen jardunaldian errex nagusitu ziren, eta beraz, bigarren jardunaldi honetan ez ustekorik ez bada, denboraldiko bigarren txapela jauntzi beharko lukete. Bigarren tokirako hautagai nagusia Berriozar izanen da, Lesakan hala gelditu ziren. Podiuma osatzeko Amaiurko bi taldeek lehiatu beharko dira. Aitzineko astean B taldeak irabazi bazuen, bi taldeak orekatuak dira eta edozeinek irabaz dezake. Lehen jardunaldia ikusi eta, pisu horretan, Txantreak azkena gelditu beharko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun