Balleko Udalaren zoriona jaso du Tony Huartek

Maite Oteiza 2006ko aza. 13a, 13:29
TTIPI TTAPA

Mexikon jokatu zen Munduko Pilota txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen Tony Huarte amaiurtarrak, Estatu Batuen izenean. Orai, Balleko Udalaren zorionik eta errekonozimendurik sentituena eta bere kirol ibilbidean segitzeko animoa hartu ditu. Erabaki hau ahobatez hartu zuen Balleko Udalak eta Huarteri herritarren eredu izaten segitzeko eskatu zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun