Foruzaingoak eginen ditu asteburuetako zaintza lanak

atean gertatutako bandalismo eta eraso ekintzak kontuan hartuz, udaltzaingoak aste hondarretan eta besta egunetan bere zerbitzua berriz ere ematea eskatu zuen UPNk udal batzarrean. Herriko garbitasuna eta ondasun pribatuak nahiz publikoak babesteko neurriak hartzea eta dagokion aurrekontua onartzea behar beharrezkoa da, UPNren ustez.

Santi Aldako jarduneko alkateak aipatu zuenez, EAk ere kezka berdinak ditu azken aldian gertatu diren asteburuetako gehiegikerien inguruan eta arazoa moldatzeko lanean hasiak dira. Udaltzainen zerbitzua berriz ere asteburuetan eta besta egunetan jartzeak langile eta baliabideen aldetik kostako litzatekeena kontuan hartuz eta Elizondon Foruzaingoaren bulegoa abudo irekiko denez, Foruzaingoaren arduradunekin bilerak egin dituzte. Honela, Foruzaingoa izanen da asteburuetan eta besta egunetan zaintza eta kontrol lanak eginen dituena, berriz ere udaltzaingoaren zerbitzua jarri beharrik gabe.