Josu Goiaren «Lore iraunkorra» eskultura inauguratuko da Amaiurren

Maite Oteiza 2006ko aza. 13a, 13:03

Abenduaren 2an, eguerdiko 12etan, Amaiurren Josu Goiak egindako «Lore iraunkorra» eskulturaren inaugurazioa izanen da. Askanburu ondoan jarriko da. Amaiurko Gazteluan, Nafarroako independentzia defenditu zutenen aldeko oroimenezko lorea izan nahi du. Bazkaria izanen da Amaiurko elkartean eta txartelak salgai daude 25 euroan Santxoneko Gaztelu ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun