Amaiur eta Xabierko gaztelura bidaia antolatu du Aranzadik

Maite Oteiza 2006ko aza. 13a, 13:02

Josu Goiaren «Lore iraunkorra» eskultura inauguratuko da Amaiurren

Aranzadi Zientzia Elkarteak «Xabierko San Frantzisko eta Nafarroako konkistari buruzko jardunaldiak» antolatu ditu. Jardunaldi hauen barrenean, azaroaren 26an bidaia antolatu du. Amaiurko gaztelua eta Xabierko gartelua bisitatu ondotik, Zangotzan geldituko dira bazkaltzera. Prezioa: 40 eurokoa da.

Azaroaren 29an, berriz, Donostiako Aranzadi aretoan Aitor Pescador Mendranok bere liburua aurkeztuko du, 19:30ean.

Apuntatzeko deitu telefono honetara: 943 466142

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun