Ikastolako parkea moldatzen ari dira

Rakel AMIGO 2006ko aza. 6a, 14:01

Baztango Udalak 3 milioi pasa bideratu ditu Ikastolako Parkea moldatzeko. Egoera kaxkarrean zegoen toki honetan, egunero haur aunitz ibiltzen dira jostetan aritzera. Mitxelena enpresa da obren arduraduna. Epe laburrean espaloiak eginen dira. Ikastolako parkera sarrerak moldatuko dituzte eta kolunpio berriak jarriko dituzte bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun