Baztango Rugby taldea Nafarroako ligan ematen ari den maila gero eta hobeagoa da

Rakel AMIGO 2006ko aza. 6a, 13:59
TTIPI TTAPA

Baztango Rugby taldea Nafarroako ligan ematen ari den maila gero eta hobeagoa da. Aurten osatu berri duten taldean, Ultzama, Iruña eta Baztango gazteak ari dira gehienbat eta hauen jokoa hobetzen daie egunez-egun. Rugby taldeetan, hegoaldean batez ere, beti jendea eskas da, beraz taldean sartzeko gogoa izanez gero ateak irekiak daude. Baztandarrak ortziralero biltzen dira Lekarozko rugby zelaian entrenatzeko, jokatzeko gogoa izanez gero aski da harat joatea. Bertzela ere informazioa eskuratzeko deitu 948 580 169 (Mariano) telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun