Ikastetxeen informatzaileak

Rakel GOÑI 2006ko aza. 6a, 13:58

Xauli Gazte bulegoak egindako deialdiaren ondotik honako hauek izan dira ikastetxeen informazio guneetan lan eginen dutenak: Maria Torres Ustariz, Elizondo BHI; Maialen Sobrino López, Lekaroz BHI; Cristobal Zelaieta Oharriz, Lekaroz BHI eta Idoia Sobrino López, Lekaroz BHI. Ikasle bakoitzak, 60.000 pezetako lansaria eskuratuko du ikasturtean informazio lanak egiteagatik. Kurtso bukaeran txosten bat aurkeztu beharko dute egindako lana azalduz. Erakunde desberdinek parte hartu dute dirulaguntzetan, Baztango Udalaren Kirol, Astialdi eta Gazteri sailak laguntzaren %50a ordainduko du (120.000 pezeta) eta gainontzekoa Elizondo - Lekarozko BHIko guraso elkarteak. Informazio guneak jartzeko tokia eta materialak Elizondo - Lekaroz BHIk eskaintzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun