Iñaki Mihura Korrikalari arraioztarrak urtea ezin hobe akitu du

Rakel GOÑI 2006ko aza. 6a, 13:57
TTIPI TTAPA

Korrikalari arraioztarrak urtea ezin hobe akitu du. Abenduaren 23an Nafarroako Kopako lasterketan txapelduna izan zen Iruñean, junior mailan. Abenduaren 31n San Silvestre lasterketan, Nafarroako hiriburuan ere, 23. postua lortu zuen 2.500 korrikalarien artean! Horrez gain Mihurak, juniorrek egin beharreko marka hobetu zuen, auserki gainera. Hori dela eta, saritua izan zen. Iñaki Mihurak urtea nola akitu duen ikusita, 2002an garaipenak laster iritsiko direla ziur gaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun