Txopo landatze eguna Elbeten

Rakel AMIGO 2006ko aza. 6a, 13:55

Urtarrilaren 19an, lehenengo aldiz ospatuko dute elbetearrek txopo landatze eguna. Aspalditik zebiltzan gogo honekin eta azkenik hilabete honetan gauzatuko da gogo hori.

Urtero bestetarako txopoa mozten dute gazteek. Bertzalde, arbol hauek duten eritasuna dela eta, gero eta guttiago daudela ikusi zuten aspaldi. Etorkizunean txopo goratzearen ohitura mantendu nahi bada, zuhaitzak landatzea behar-beharrezkoa da. Besta egun honetan goizean erreka bazterrean txopoak landatuko dira, eta ondotik, herriko ostatuan, posadan, bazkaria eginen da. Izena jatetxean bertan eman daiteke. Herritarren batek bere lurretan txopo bat landatzea nahiko balu aski du herriko alkatearengana zuzentzea eta eskaera egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun