Hotz handia izan dugu abenduaren akabailan

Rakel GOÑI 2006ko aza. 6a, 13:55
Rakel GOÑI

Argazkian ikus dezakezuenez Oronoz-Mugairin dagoen termometroak 6 grado zero azpitik markatu zuen abenduaren 19an goizeko 8:30etan. Aitzineko egunetan -7an eta bajuago ere, ikusi zuten termometroa: a ze hotzak pasatu dituen gaixuak!. Aspaldiko partez ez genuen hainbertze hotz somatu. «Siberiako hotzak» gogor jo gintuen, errekak eta guzti hormatu ziren. Zorionez dena bere onera itzuli da, baina kasu, oraindik neguan gaude eta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun