Urtero legez ilbeltzaren 17an San Anton eguna ospatuko da Elizondon

Rakel GOÑI 2006ko azaroaren 6a

Aurten behia beharrean aratxea zozketatuko da

Aspaldiko ohitura da Baztanen San Anton eguna ospatzea. Animalien patroiaren eguna berezia izaten da bailaran. Frantzisko Jabier Iriarte Zahar Etxearendako dirulaguntza lortzeko zozketa handia egin ohi da egun horretan. Aurten izanen den aldaketa lehenengo sarian, behi bat zozketatu beharrean aratxea tokatuko zaiolako boleto saridunari. Bigarren saria zerri bat izanen da, hirugarrena bi bildots eta azkena magra bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun