Baztanen dagoen Erdiz inguruan barna, mendi ibilaldi informatiboa antolatu du Inguru honetan, Magnesitas de Navarra enpresa 16 zundaketa egin ditu jadanik. Horretarako bertze hainbertze pista eta lur berdintze egin behar izan ditu. Zundaketen xedea, lur azpian zer material dagoen jakitea da eta hauen aurrekontua 210 milioi pezetakoa da. Enpresa horrek duela 20 inguru toki berean zundaketak egin zituen. Erdiz ingurua, bazkaleku komunala da, nekazaritza molde estentsiboan aritzen diren nekazariendako, arront bazkaleku garrantzitsua. Era berean, Europar batasunak, Erdizek duen balio ekologikoarengatik, Komunitatearendako Intereseko Tokia (LIC) izendatzeko.borondatea erakutsi zuen berriki. Zundaketak animaleko kaltea egiten ari dira inguruan, baino kezkagarriena, urte gutti batzuen buruan abiaraziko duten harrobia da. Guzti honi buruz argibideak emateko, mendi ibilaldi informatiboa antolatu da 22an. Elizondoko plazatik abiatuko dira goizeko 8:30etan, autotan Pitzamarreraino joateko eta gisa horretan Erdizko inguruetan barna bi orduko ibilaldia eginen da.