Polizia tarteka bakarrik joanen da Elizondora nortasun agiriak egitera

Rakel AMIGO 2006ko aza. 2a, 14:58

Poliziaren Jefaturak Baztango Udalari jakinarazi dio tarteka bakarrik joanen dela Elizondora nortasun agiriak egitera. Hauen ustez gero eta jende guttiagok eskatzen dute NANa berritzea eta hortaz gastu handia omen da ekipo mugikorra bertaratzea. Neurri hau urtarrilean indarrean jarriko da. Hemendik aitzin nortasun agiria berritu nahi duenak Baztango udaletxean eman beharko du izena eta 100 pertsona biltzen direnean, poliziak Elizondora joanen dira. Zerbitzu honen erabiltzaileari gelditzen zaion bertze irteera zuzenean, Iruñea edo Donostiara joatea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun