Eguberri hauetan ere Bozateko Gorrienea museoan, postalen eta jaiotzen erakusketa izanen dira. Abenduaren 15etik Urtarrilaren 6a bitarte eskualdeko haurrek egin dituzten Eguberrietako Postalak ikus ditzakezue. Bertzalde «Jaiotza Baztanen» izeneko erakusketa zabalik egonen da bertan.