Elizondo, Elbete eta Amaiurko biztanle batzuk medikuz aldatu beharko dute

Rakel AMIGO 2006ko azaroaren 2a

Orain arte mediku batek bertzeak baino aise eri gehiago zituen

Amaiur, Elbete eta Elizondoko biztanle aunitzek egun hauetan Osasun Etxearen karta bat jasotzen ari dira, mediku aldaketa egin behar dela adierazten. Hemendik aitzin Elbete, Berro, Anzanborda, Etxaide eta Beartzungo biztanleek Mirentxu Ibañez izanen dute medikua eta Ana Cariñena erizaina. Elizondoko gainontzeko biztanleak eta Amaiurkoak Mari Carmen Elizainzin izanen dute medikua eta Milagrosa Pérez erizaina. Orain arte mediku batek bertzeak baino aise eri gehiago zituen zerrendan eta honek kontsultarako aunitz esperatu behar izatea ekartzen zuen. Jendea bi talde hauetan banatu nahi da, bi medikuek kopuru berdina izan dezaten. Halere nahi duenak aldaketa honeri ezetz erran diezaioke. Medikuaren hautaketa librea dela eta, nahi duenak bi hilabete ditu aldaketa errefusatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun