Sortu berri den Baztango merkataritza eta zerbitzu emaileen elkarteak erabiliko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du. Parte hartzen ahalko dute bakarrik Baztanen erroldatuak direnek edo bertan ikasten dutenek. Baztan islatzen duten koloreak, jardunak edo bestak baloratuko dira obra hautatzeko orduan. A4 batean edo formatu digital batean aurkeztu beharko diren lanak, Arizkunenean utzi beharko dira azaroaren 15a baino lehen gutun batean zehaztuz logotipo lehiaketarako eskaintza dela. Epaimahaia elkarteko zuzendaritza batzordeak osatuko du, hala nola, Unai Arriaga presidentea, Maria Luisa Tena presidente ordea, Isabel Gonzalez idazkaria, Angel Arraztoa diruzaina eta Asun Irigoien, Neli Yanci eta Asun Irigoien batzordekideak. Lanak aurkezteko epea akitu eta aste batera gehienez jakinaraziko dute lehiaketaren emaitzak. Irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du. ALogotipoa elkarteak zabalduko dituen berrietan eta bultzatuko dituen ekimenak iragartzeko erabiliko dute.