Aurre-sustatu ikastaroa antolatu du Cedernak Elizondon

ttipi-ttapa 2006ko urr. 27a, 12:53

Empléate proiektuaren barrenean, Aurre-sustatu ikastaroa antolatu du Cederna-Garalur elkarteko Lan Orientazio Zerbitzuak. Ikastaroa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean emanen da azaroaren 14, 15 eta 16an, 10:00etatik 12:30era eta azaroaren 21, 22 eta 23an, 9:30etik 13:30era. Aipatzekoa da kurtsoa doanekoa izateaz gain, kilometraia ere subentzionatua dagoela.

Edukiei dagokienez, enpresa bat sortzeko autoestima eta autonomia lantzen 5 ordu emanen dituzte; denboraren kudeaketan 5 ordu; Nafarroako mundu enpresariala aztertzen 2 ordu eta informatikan 8 ordu. Izen emateko, Cedernako Lan Orientazio Zerbitzura deitu behar da, 619 829289 edo 948 625122 telefonoetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun