Literatura sormen lantegia

Maite Oteiza 2006ko urriaren 20a

Narraziogintzan sakondu eta literaturan sormena lantzeko azaroatik 7tik otsailaren 6ra literatura sormen lantegia eginen da Arizkunenean. Bi orduko hamabi saio eginen dira asteartetan 18:30etik 20:30era, Euskal Idazkeen Elkarteko Aritz Gorrotxategiren eskutik. Izen ematea azaroaren 2 artio egiten ahal da, goizez Balleko Etxean Euskara Zerbitzuan (948 580006) eta arratsaldez herri liburutegian (948 581204).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun