Helduen Unibertsitatea abiatu da Elizondoko Lanbide Eskolan

Maite Oteiza 2006ko urr. 20a, 14:38
TTIPI TTAPA

Bidelagun Elkarteak eta Francisco Yndurain Unibertsitateak prestatua

Bidelagun Elkarteak eta Francisco Yndurain helduentzako unibertsitateak ikasturte honetarako kurtsoak antolatu ditu Elizondon. Ikastaroak 55 urte baino gehiagokoei zuzenduak dira, baina lekuen %30a gazteagoendako altxatiko da, helduen eta gazteen arteko hartuemana sendotu asmoz.

Ikasturtea urriaren 16ean hasi eta ekainean akituko da, bi atal lauhilekoak izanez. Irakasleak baztandarrak dira eta klaseak lanbide eskolan emanen dira, astean hiru egunez: 2 ordukoak, astearte, asteazken eta ortzegun arratsaldetan. Guzira 7 ikasgai eskainiko dituzte: Asteartetan, 16:30etik 17:20era, Salvador Gutierrezek Idatzizko Komunikazioa izeneko ikasgaia emanen du. Egun berean, irakasle berak Poesia eta Musika izanen du solasgai 17:30etik 18:30era. Asteazkenetan, Kantuak Gerra Zibilean edo BaztangoFlora aztertzeko aukera izanen da 17:30etik 18:20era eta 18:30etik 19:20era. Basilio de los Santos elizondarrak eskainiko du lehen ikastaroa eta Almandozko Navidad Lorenzok bertzea. Ortzegunetan, bezperako ordutegi beretan, Angel Garciak gaur egungo idazle nafarrei buruzko ikastaroa emanen du eta Martin Garde gartzaindarra XVII. eta XVIII. mendeetako Baztango emigrazioa eta Jaurerrietaz arituko da. Ikastaro horiez gain, bertaratu gabeko Boluntariotzako Formakuntza izeneko bertze ikasgaia emanen du Patxi GoƱik

Nolanahi ere informazio gehiago Bidelagunen bulegoan edota 900778877 telefonoan jasoko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun