Buruilaren 5 eta 10ean, Erratzuko eta Iruritako apezak parrokiaz aldatu dituzte. Ander Gillegi, Erratzu, Arizkun, Amaiur eta Zugarramurdiko apeza Lesakara doaie. Abuztuaren 26an San Miguelen bisita aprobetxatuz agurra eskaini zioten, zenbait opari eta bazkari eder batekin frontoian, herri hauetako 200en bat lagun bildurik. Mezan herriko korua Mila BraƱak zuzendua eta organoan Claudia Alvarez de Eulatek lagundurik, jende andana bildu zen. Bertze aldetik, Patxi Izko, Irurita, Arraioz eta Zigako apeza hondar 6 urteotan, Leitzara doaie. Mezan oroigarria oparitu zioten. Erratzun, orain artio bezala, Imanol geldituko da eta Iruritako parrokiara Lesakan zegoen Alfonso Garziandia etorriko da.