Lehenbiziko dantza taldea omendu zuten Lekarozen San Bartolome egunean

Maite Oteiza 2006ko ira. 5a, 12:45
Lekaroztarren omenaldia jaso zuten 1955ean herriko dantza taldea sortu zuten zortzi emakumeek. Gaur egun ezinezkoa da San bartolome egune dantzarik gabe irudikatzea. Utzitako argazkiak

San Bartolome egunean, bestetako egun inportanteenean, Lekarozko lehenbizko dantza taldea omendu zuten. Horretarako 32 neska, adin guztietakoak, 18-70 artekoak, hainbat dantza eskaini zuten.

Jende aunitz bildu zen, herritarrak eta kanpotarrak, omenaldi xume honetan beraiekin egoteko.

Dantzen ondoan, idatzi labur eta hunkigarri batek, azaldu zakun nola sortu zen talde hori. Geroztik Lartxeko Lolo, Xarreko Txefa, Martingo Mª Cruz, Ortiborroko Pazita, Turraldeko Mª Cruz, Bordaiko Carmen, Etxebarriko Puri eta Etxegaraiko Enkarnari oroigarri bana eman zioten denen txalo artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun