“Gazteluaren oroimena galdua zegoen sasi artean eta hori berreskuratu dugu”

Xan Harriague 2006ko ira. 4a, 11:01
Juantxo AGIRRE MAULEON Aranzadi Zientzia Elkartea Utzitako argazkiak

Juantxo AGIRRE MAULEON
Aranzadi Zientzia Elkartea

Zer da Aranzadi zientzia elkartea eta nolako lanak egiten dituzue?

Aranzadi erakunde zientifikoa da, arkeologia arloan Euskal Herrian dugun zaharrena. 1.500 bazkide ditugu, bi egoitza nagusi Donostian eta arkeologia, ingurumena, espeleologia, mikologia… departamentu ezberdinak ditu. Gure helburua Euskal Herriko natur eta kultur ondarea ikertzea eta ezagutaraztea da.

Noiz sortu zen Aranzadi elkartea?

Sortu zen 1947an, gerra ostean. Euskal Herrian ikerkuntza zientifikoa erabat desagertua zegoen, basamortu bat zen. Garai hartan bildu ziren zientziazale batzuk, nolabaitere gure ondarea zaintzeko eta Telesforo de Aranzadi, Jose Migel Barandiaranen maisu izandakoaren jarraipena bideratzeko.

Orain arte zein dira eraman dituzuen lanik garrantzitsuenak?

Besteak beste, Paleolito garaiko hainbat kobazuloren zainketa, Ekain, Aitzbitarte, Labeko Koba… Euskal Herrian Aurkitzen diren harri landu zaharrenak, Zestoako Irikaitzen… kostaldean hainbat hegazti eta animalien azterketak egin ditugu; Euskal Herriko landaretza eta basoen ikerketa eta kartoghrafia egiten duguu; Gerra Zibileko desagertuen hilobiak eta gorpuak bilatzen ditugu… Ekimen oso ugariak eta oso ezberdinak.

Zein helburu ditu ikerketa honek?

Batez ere Baztango Udalak nahi zuena, hemengo gazteluen aztarnak aztertzea, ea zenbat gelditzen ziren, zer neurrikoak, ea posible zen Baztanen dagoen gaztelu ospetsuena berreskuratzea eta jendeari irekitzea. Azken batean, gaztelu honen oroimena galdua zegoen sasien artean. Helburu nagusia hori zen, jakitea monumentuaren lur azpian zer dagoen. Azken batean, besteak bezalako mendixka bat zen, bere sasi eta zuhaixkekin, baina guztiok dakigun bezala, gaztelu mendia da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun