Zazpi lagun intoxikatuak udal igerilekuan

ttipi-ttapa 2006ko abu. 3a, 14:49

Elizondoko udal igerilekuko zazpi erabiltzailek intoxikazio arina izan zuten urriaren 31n. 20:30ak aldera, nahi gabe hipokloritoa eta azido klorhidrikoa nahastearen ondorioz, laino bat sortu zen. Zazpi pertsona hauek erredura eta arnasketa arazo arinak izan zituzten. Halere, 35 urteko emakume bat Elizondoko Osasun Zentrora eta handik Iruñeko Virgen del Camino ospitalera eraman behar izan zuten. Han aztertu eta berehala alta eman zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun