«Baztan Información» izeneko boletina karrikaratu du lehen aldiz UPNko herriko batzordeak. Gisa honetara, inkesta batean «udal eta herriko gaiei buruzko informazio gehiago» behar dela adierazi zuen gehiengoari erantzun nahi omen diote. Lau orrietan hainbat gai lantzen dituzte eta Elizondoko zeharbidearen gainkostua EAren «aurrikuspen eskasaren» ondorio dela dio.