Nafarroako Gobernuak uztail hondarrerako idekiko du Elizondon Foruzaingoaren komisaria. Hasi, Herritarren Arretarako Bulegoa idekiz hasiko dira, eta urteak aitzinera egiten duen neurrian, 24 foruzain izanen ditu herritarren segurtasunean ere arituko direnak.