Erratzuko herri eskolako moldaketa lanak eginen ditu Arakan eraikuntza enpresak. Forja sanitarioa aldatzeko lanaren hasierako aurrekontua 68.599,31 eurokoa baldin bazen ere, lanak 66.602 euroan eginen ditu. Hori bai, uztailaren 1ean hasi beharko dira lanean, hurrengo ikasturtea hasteko lanak akitu beharko baitira. Dirulaguntzarik ez balego, Udalak gastua bere gain hartzeko prest dago.