Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean igogailua jarriko da. Balleko Udalak 77.140 euroko inbertsioa onartu du lan honetarako eta Orona enpresak jarriko du. Kooperatiba honen eskaintza izan zen bakarra, hasierako aurrekontua 46 xentimotan jautsita. Orai, bi hilabeteko epea izanen du lanak akitzeko.