Bai Euskarari ziurtagiria gero eta ugariago

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 20a, 13:44
Utzitako argazkiak

Euskal Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriak banatu zituen maiatzaren 20an euskararen konpromisoa hartu duten 58 saltoki, enpresa eta erakunderi. Horietatik, 24 ziurtagiridun berriak dira. Fernando Anbustegi Euskalgintzako ordezkariak lanean segitu behar dela aipatu zuen: «Harro egon gaitezke egindako lanarekin, baina Baztanen euskararen presentzia handitzen jarraitzeko aurrerapausoak ematea ezinbertzekoa da». Virginia Aleman alkateak, proiektu honetan parte hartzen dutenei zorionak emateko aukera aprobetxatu zuen: «Baztanen urrats eraginkor eta erabakigarriak ematen ari gara normalizazioa lortzeko». Ziurtagiridunen izenean, Baztandarren Biltzarra eragilearen ordezkariak, Jesus Baylonek, solas egin du: «Bai Euskarari ziurtagiria gure enpresa, saltoki edo bertzelako entitateen atarietan jartzeak euskararekin hartutako erantzukizuna erakusten du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun