Baztan Rugby Taldea jubenilak

ttipi-ttapa 2006ko ira. 22a, 15:11

Gazte mailako taldea ongi aritu eta laugarren izan da.

Etorkizuneko talde ederra sortzen ari da Baztan Rugby Taldean. Jokalari gehienak kadete mailakoak dira eta horregatik beraiek baino 2 urte zaharragoekin aritu izan dira. Halere hiru partida irabazi dituzte eta partida aunitzetan bakarrik indarragatik irabazten zieten. Beraz, teknika aldetik arras onak izanen diren jokalariak egiten ari dira. Nafarroa eta Aragoiko ligan aritu dira eta ligan 4. postuan sartu dira, sei talderen artean. 3 partida irabazi, bat berdindu eta 6 galdu dituzte.

Bertze gauzak

Aurten ligako konpetizioaz gain,Nafarroa eta Euskadiren arteko partida Lekarozen jokatu zen eta nahiz eta Euskadi aise irabazi, giro ederreko partida ikusi ahal izan zen. Honetaz gain, ekaina bukaeran, Euskariansen zazpikako errugbi txapelketa Baztanen jokatuko da (Elizondoko Giltxaurdin ekainaren 24an). Ligaxka moduan jokatuko da, zazpi herrialdeetako taldeak denak denen aurka ordu erdiko partidetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun