Svetlana Bogdanova atezain errusiarra arituko da heldu den denboraldian Magna-BKT eskubaloi taldean. Egia da 42 urte eginen dituela uztailean, baina esperientzia handia ekarriko du Baztango taldera. Errusiako selekzioarekin 360 aldiz aritua da, bitan Munduko txapeldun izana eta hirugarrena Joku Olinpikoetan. 1996ko txapeldunen liga eta SuperKopa eta 2001eko ABF Kopa ere irabaziak ditu. Bere palmaresa osatzeko, Espainiako liga seitan eta Erreginaren kopa zortzi aldiz irabazia da. Errusiako Federazioak, XX. mendeko atezainik onenaren saria ere eman zion.