Inaugurazio eta aurkezpen asteburua Amaiurren

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 20:00

Uztaileko lehen aste hondarra berezia izan zen Amaiurren, azken aldian egindako hainbat lan eta berrikuntza aurkezteko probestu baitzuten. Hasteko, Karrika Nagusiko zola eta argiteri berria estreinatu zuten. Elizan teilatua eta paretak moldatu dituzte eta seroraren etxean areto txukuna egin dute. Bertze aldetik, aspaldiko partez artoa jo zuten zaharberritutako errotan Rafael Etxebertz eta Lucia Rios errotazain berriek. Herriko Etxea ere berreskuratu dute amaiurtarrek, baita 1980. eta 1990. hamarkadetan hainbat txapel eskuratu zituen sokatira taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun