Carmelo Behro eta Patxi Jaurenak Nafarroako 2. mailako paleta goma txapelketa irabazi dute aurten ere. Bikote honek Lesakako Batzoki Elkarteak antolatzen duen txapelketan parte hartu zuen eta lehengo urteko txapela defendatzen zuen, gure eskualdea ordezkatuz. Lesakako txapelketatik ateratako bertze bi bikote, Larralde-Pernaute eta Galdona-Roteta finalerdietara ailegatu ziren.