Arkupeak erretiratuen eta pentsionisten elkarteak martxoaren 9an Xabierreko gaztelura erromesaldia antolatu du.
Autobusen irteera ordutegia, otsailaren 19tik 28ra egin behar zen izen ematearen ondotik adierazi zaie bidariarei.
Behin Xabierreko gaztelura ailegatutakoan, eguerdiko 12etan gazteluko elizan emanen den Erromesen Mezara joanen dira Arkupeak elkartekoak.
Bazkaria Xabier jatetxean
13:15etan, bazkaria izanen dute Xabier jatetxean, honako menu bereziarekin: langostinoak plantxan, zainzuriak, fritoak, tigreak eta kalamarak; piper beteak, etxeko nahaskia; hojaldrea espinaka eta ganbekin; marisko koktela; bildoski errea letxuarekin eta tarta etxeko izozkiekin. Hori bustitzeko kaba botil bat bortz lagunentzat, ura, ardoa, kafea eta kopa normalak izanen dira. Bazkal ondoan 16:30etatik 18:30etara dantzaldia izanen da Joxe Angelekin eta 18:45etan abiatuko dira bueltan.