Aurtengoan, berrikuntza batekin etorri dira Zigako gazteak, garai bateko "zapel apainduek " berreskuratu baitituzte. Lan haundia hartu dute ohitura zahar hau berreskuratzeko, ordu aunitz pasatu baitituzte zapel hauek eskuz josten. Kolorez beteak, buruan jarri eta etxez etxe, baserriz baserri ibili dira aurten ere herrian, Egozkue, Zigaurre, eta Auzkue auzoetan.