Apezaren etxea enkantean aterako da

Juani MENDIBURU 2006ko mai. 4a, 15:03

Zigako plazan kokaturik dagoen Apezaren Etxe, denbora laburrez herriko eskola izan da. Eskolako berritze lanak direla eta, haurrek apezaren etxean ematen dituzte klaseak. Honen ondorioz, enkantean ateratzeko epea gibeleratu egin da. Aterako den dirua, San Lorentzo parrokiaren berritze lanetan inbertituko da. Apezaren baimenarekin, herriko bestetan, ostatu moduan erabiltzen dute gazteek beheko solairua. Hauek ere irtenbideren bat bilatzen hasi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun