Zigako eliza egoera arriskutsuan dago, batez ere arkuperia eta seroraren bizitokia. Azken hau bi solairuko bizitoki ikusgarria da, baina egoera negargarrian dago. Eliza berritzeko eskaera egin zuten iaz eta ezezkoa jaso zuten. Kokapenak ez dio onik egiten, haizeak, euriak… gehiago hondatu baitu. Gan den urtean, Corpas kontseilaria eliza ikustera gonbidatu zuen apezak eta eliza ederraren egoera ikusirik larritu egin zen. Orain, estudio bat egin dute 500.000 euroko aurrekontuarekin, eta dagoeneko Iruñeko Gotzaiaren baimena eta laguntza jaso dute. Herriko jendearen kolaborazioa eta berritzeko nahia ere ikaragarria izan da.