Paularenan aparkalekua egitearen kontrako 300 sinadura bildu dituzte Elizondoko gurasoek

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:18

Elizondoko gurasoek Paularena inguruan aparkalekua egitearen aurkako 300 sinadura inguru aurkeztu dituzte Balleko Etxean. Sinatu dutenek, elizaren gibeleko aldeko eremu horretan dauden haur-parkea eta berdegunea mantentzea eskatu dute. EAk, bere aldetik, aparkalekuak ez duela parkean eraginik izanen adierazi du: «Proiektuak, erabiltzen ez den belagi bat eta espaloi handi bat hartzen ditu, jolas-parkea ukitu gabe». 90.000 euroko aurrekontua du aparkaleku proiektu honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun