Oharrizko bide bazterra moldatzeko eskaria

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:15

Baztango Gobernu Batzordeak, UPNko udal taldearen eskariz, Lekarozko Oharriz auzoko errepide bazterra moldatzea eskatu du. Ehun metroko zati bat arras arriskutsua da ibilgailu eta oinezkoendako, Maitonea etxearen eta azienda granjaren artean. Baztan erreka ere ondoan du errepidean, zati batzuetan inolako babesik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun