Hainbat herrietan inbertsioak eginen dira 2006-2008 Toki Azpiegitura Plan Berezian

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 17:56
Hainbat herrietan saneamendu eta ur-hornidura lanak eginen dira. ttipi-ttapa

Ur-hornidura, saneamendu eta argiterian lanak eginen dira

2006-2008 urtetako Toki Azpiegitura Plan Berezia onartu du Nafarroako Gobernuak eta honen bidez, 162 herrietako ur-hornidura, argiteri eta zolaberritze lanak, baita udaletxe eta bideetan egin beharreko moldaketak diruz lagunduko ditu. Eskualdeari dagokionez, honako inbertsioak eginen dira: Urrotzen, ur-hartzeko sarearen zati bat berritzeko 6.500 euroko inbertsioa eginen da aurten. Narbarten, ur-biltegi berria egiteko 35.000 euroko inbertsioa eginen da 2008an.

Aranon, ur-hartze berria egin eta Suro auzoa hornitzeko 20.000 euroko inbertsioa eginen da 2008an. Urdazubin, herri eta auzoetako ur-hornidura sarearen zati bat moldatzeko 23.880 euroko inbertsioa eginen da 2008an eta Baztanen, Arizkun eta Erratzuko hornidurari soluzioa emateko 36.000 euroko inbertsioa eginen da 2008an. Donezteben, ur-hornidura sare nagusia berritzeko 119.487 euroko inbertsioa eginen da aurten.

Lesakan hainbat lan aurreikusi dira: Frain auzoan ura banatzeko lanetarako 235.430 euroko inbertsioa eginen da aurten; Nabaz auzoko saneamendu lanetarako 207.769 euroko inbertsioa eginen da 2008an; Aceralia aitzinean Onin errekaren eskuinaldeko saneamendurako 160.327 euroko inbertsioa eginen da 2007an eta ezkerraldeko saneamendurako 141.109 eurokoa urte berean; Otsango auzoko hego mendi-mazelaren saneamendu lanetarako 142.677 euroko inbertsioa eginen da 2008an eta Antoiu karrikan, Onin errekaren eskuin aldeko saneamendu lanetarako 70.809 euroko inbertsioa eginen da 2007an.

Toki-Azpiegitura planaren zabalpenean ere inguru honetako zenbait lan sartu dira. Baztanen batez ere, tokiko ur-hornidura eta saneamendu sareetan hainbat lan eginen dira: Erratzuko tubo nagusia berritzeko 81.584 euroko inbertsioa eginen da 2007an; Elbeten, Elbete karrikako eta Autxitxia aldeko ur zikinen sarea berritzeko 68.228 euroko inbertsioa eginen da 2007an; Anizen, ur zikinen biltegia berritzeko 64.408 euroko inbertsioa eginen da aurten; Erratzun, herriko ur-banaketa sarearen bigarren faseari ekiteko 55.100 euroko inbertsioa eginen da 2007an eta Elizondon, Giltxaurdi karrikako saneamendu sarea berritzeko 53.617 euroko inbertsioa eginen da 2007an. Goizuetan, azkenik, ur-hornidura eta euritako urak biltzeko lan osagarrieak egiteko, 75.962 euroko inbertsioa eginen da aurten. Lesakako herriguneko argiteria berritzeko bigarren fasea egiteko ere 238.008 euroko inbertsioa eginen da aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun