Lekaroz-Elizondo Institutuko aurrematrikulazio solasaldiak

ttipi-ttapa 2006ko apirilaren 25a

Lekaroz-Elizondo Bigarren Hezkuntza Institutuan, 2006-07 ikasturterako aurrez izena emateko kanpainaren barrenean, informazio saioak antolatu dituzte. Lekarozko ikastetxeko ikusentzunezko aretoan eginen dira solasaldi hauek. Apirilaren 4an, asteartean, solasaldiak euskaraz eginen dira: 16:00etan DBH lehen maila egin behar dutenentzat, 17:00etan DBH bigarren mailakoentzat, 17:30etan DBH hirugarren mailakoentzat eta eta 18:15etan DBH laugarren mailakoentzat. Apirilaren 5ean, asteazkenean, solasaldiak gazteleraz eskainiko dira, maila berentzat eta ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun