EAren aldeko botuekin onartu zen aurtengo udal aurrekontua

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:54

UPNko zinegotziek ez zuten bozkatu nahi izan

ekontua onartu zen martxoaren 17an EAko zortzi zinegotzien aldeko botuarekin eta UPNko bortzen abstentzioarekin. Azken hauek ez zuten bozkatu nahi izan eta pleno-aretotik ateratzeko asmoa ere azaldu zuten, baina idazkariak jarrera hori ere abstentziotzat hartuko zela jakinarazi zien. UPNk batzarraren aitzinetik ere iragarri zuen jarrera hau hartuko zuela. Izan ere, beraien ustez, «ez da guziz legala aurrekontua onartzea, langilegoa zein izanen den onartu gabe». EAkoek, aldiz, beraiek ere lege-kontsultak egin zituztela jakinarazi zuten eta horren arabera, langileekin negoziatzen den bitartean, afera ez gibeleratzeko aurrekontuak onartzen ahal dira. Honela, legezkoa izateko, joan den urteko langilegoaren luzapena egiten da eta aurtengoa behin betikoz onartzen denean diru-sail handiagoa beharko balitz, aldaketa sartuko litzateke udal aurrekontuan.

Honela, udal aurrekontua 9 milioi eurokoa izanen da aurten, Francisco Joaquin de Iriarte erresidetziarena 1,88 milioi eurokoa eta Baztan Ikastolakoa 489.229 eurokoa, guziak gastu eta sarreretan berdinduak. Inbertsioetan 3,53 milioi euro joanen dira, aurrekontuaren %39,25.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun