«Inoiz bizkarreratu dudan harririk ­pisutsuena izan da liburu hau»

Gurutze PIKABEA 2014ko uzt. 10a, 15:42

Hasier Larretxea Larremotzetik bere azken liburua esku artean duela. Pedro MARTINS

Azken zortzi urteotan Madrilen bizi da Hasier Larretxea Gortari (Arraioz, 1982), eta erran digunez, gustura. Duela gutti, ordea, Euskal Herrian izan da bere azken liburua aurkezteko: Larremotzetik (Erein). Gauza ­intimoak kontatzera ausartu da, eta Hasierrek berak aitortu digu «kronika sentimental baten kontakizuna» izan dela. «Leinuaren zama kitatzeko modua» ere badela gaineratu digu, eta aldi berean, ­«iraganarekin eta hein batean, Baz­ta­nekin ­baketzeko» balio izan diola. Mar­txoan zendu zitzaion amatxi Leonitari eskaini dio.

Gurutze PIKABEA

Zergatik idatzi duzu ­liburua?

Abiapuntua ama­txi Leonita izan zen. Amatxik garai bateko istorioak kon­ta­tzeko trebezia baino, argitasuna izaten zuen, ez zuen gaur egungo kontuei buruz ilusiorik, baina garai bateko base­rri inguruko gertaera, ohitura eta kontakizunen in­guruko mamia izaten zuen. Bere etxera joan eta gra­ba­­zioak osa­tzen hasi­ nin­tzen, baina hasie­ra hartan liburua idaz­teko as­­mo­rik gabe. Herriari atxikitutako ama­txiren istorio zaharrak izan ziren liburua idazteko abia­puntua eta horregatik eskaini diot berari. Baina liburua ez da garai bateko usadioiei buruz ba­ka­rrik ari. Album familiar baten gisa ere egin dut, au­sen­tziak eta presen­tziak­ ageri dira, eta galde­mo­du aunitz era bai, zen­bait­­ gertakari latzen ingu­ruan kustionamendu bat ere badago. Nire­gan­dik espero zenaz ere ari naiz. Ttikita­tik aizkora eta ha­rria goititzen ni­tuen­ aitaren irakaspenaren ondorioz. Ez naiz aizkolari edo ha­rri-jasotzaile fina izan, eta alde horre­tatik liburua nire aita eta iraka­tsi­takoa omen­tzeko modua ere bada, baina ez aizko­raren bitartez, literaturaren bitartez baizik.

Begientzat ederra be­zain­ pertsona sentsi­bleen­tzat gordina den ingu­ruan jaiotakoa zarela dio editoreak...

Sakonean, norberaren bilaketa pertsonalaren eta norbera onartzearen eta inguruak onartzearen ariketa sakona da, eta nera­bezaroko argilunak ere age­ri dira. Liburuan inten­tsitate haundia dago eta hainbatetan­ zuzenean zuzendu na­tzaio herrian bizi izan ditudan gertaerei. Aipamen eta pentsamendu ba­tzuk ere bil­tzen ditut, gaur egun ere ume baten garapen osoan eragin deza­ketenak. Ariketa per­tso­nal haun­­dia da, gogo­rra eta nire aldetik ausarta, nire identitatea ager­tzen dudalako. Nire tokia aur­ki­tzeko beha­rra badago eta hor kokatu behar dira Madril eta asebete ez ninduen ingurune bat. Bidaia luzea eta sakona egina naiz eta liburuan hori islatzen da.

Gauza intimoak konta­tzera ausartu zara...

Familiaren nondik norakoak kontatzen ditudala­ko kezka ere banuen, baina ez inondik inora arin­ke­riatik edo sentsaziona­lismotik begiratuta. Pro­posamen serio eta trinkotik egina dago. Kontu kita­tze ariketa bat baino, kronika sentimental baten kontakizuna da liburua, edozein haranetako edozein familiaren istorioa izan zitekeena. Bakoitzaren ongizatearen aldeko aldarria ere bada liburua.

Liburua idatzita lasaiago gelditu zara?

Bai, iraganarekin edo hein­ batean Baztanekin baketzeko modua izan da. Mingarria izan daiteke, baina ez dut nahita egin. Bakoitzak bere­ mun­duan­ tokia aurki­tze­ko zailta­sun eta gerta­ka­ri horiek ere hor daude. Prozesu sako­na izan da, batzuetan gogor sama­rra. Iraganarekin elkarriz­keta bat izan da eta leinuaren zama kita­tzeko modua. Gaztetan nire abizenak pisu haundia zuen, niregandik ber­tze zer­bait­ espero zen eta horrek ez ninduen ni izaten uzten. Liburua biz­ka­rreratu dudan harririk pisutsuena izan da, baina jauzi egin eta bota dut. Baketze eta baretze ariketa bat izan da. Iraganeko korapilo edo une latz eta goibelak hortxe daude, baina pozik nago­ liburuaren ibilbidearekin.

Duela zortzi urte Ma­dril­era joan zen Hasier hura eta oraingoa zertan aldatu dira?

Gauza aunitzetan. Baztanen bizi­ nintzenean, ez nuen gaur egun daukadan barne baretasunik eta lasaitasunik lortu nire­ buruarekin. Zenbait gairen inguruan adieraz­te­ko­ beharra nuen, baina nire­ baitarako baino, kanporako bizi nitzen, hein­ batean­ errenka. Orain, zentzu guztietan, askeagoa naiz. Hutsetik hastea gogorra izanda ere, gure baitan daude aldaketak eta ho­be­tze proze­suak. 

IZENBURUAREN ZERGATIA

«Larremotzetik liburuaren izenburua aitari egindako omenaldi zuzena da, berak larremotzekoa dela erraten baitu. Larrea testu ­batzuetan parajea ere bada eta testu motzak dira. Hitz indartsua eta esanguratsua iruditu zitzaidan, eskualdeko nekazari jende umilen taupadak bildu ahal ­izateko».

BAZTANEKIN HARREMANA

«Deskantsatzera eta lasaitzera hurbiltzen naiz. Hiriko bizimodua gogorra zai­danean indarrak har­tzeko baliagarri zait»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun