Baztan eta Zugarramurdi-Urdazubiko herrietako eskolen besta igande honetan eginen da Arraiozen

TTIPI-TTAPA 2013ko irailaren 23a

Igandean Arraiozera gateko gonbitea egin dute ikasleek eta Guraso Elkarteak. Utzitako argazkiak

Ikasturte berria indarrez eta gogoz hasteko, Arraiozko Eskolako Guraso Elkarteak besta ederra antolatu du igande honetarako, irailak 22, Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta. Duela sei urte hasi ziren topaketa hau egiten, herrietako eskoletan ikasten duten ikasleak eta hauen familiak elkarrekin harremanetan jartzeko helburuarekin, eta gisa honetara, «gure eskolak publikoak, euskaldunak eta herrikoiak direla aldarrikatzea». 
 
10:00etan herriko txistulariek ongietorria eginen dute. Ondotik, mendi ateraldia eginen dute Auzpe aldera. Antolatzaileek diotenez, sei urtetik beherako umeek herrian barna ibilal­ditxoa egitea komenigarriagoa izanen da. Ondotik, Laxoako plazan, umeendako tailerrak izanen dira: aurpegi margotzea, estanpazioa... 13:00 aldera trikitixa emanaldia izanen da leku berean. Eguerdian, bazkaria eginen dute frontoian eta postrea eta kafea ere izanen dira. Ondotik, Santxotena musikariak giroa alaituko du. Arratsaldean puzga­rriak izanen dira BKZren eskutik.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun