Kontzentrazioa eskubide urraketen kontra Arraiozko Simplyn

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 3a, 12:38

Utzitako argazkia

ELA eta LAB sindikatuek deituta, apirilaren 21ean kontzentrazioa egin zen Arraioz­ko Hiper Simply supermerkatuaren parean. Alde batetik, «langileen lan baldintza­ kaxkarrak eta kaleratze masiboak» salatu nahi izan zituzten, eta bertzetik, «langileendako urratua dagoen sindikatzeko eskubidea». Sindikatuen arabera, «aunitz izan dira arazoak eta gertakizun larriak supermerkatu hori 2010eko ekainean zabal­du zenetik eta egoera azkeneko datetan larriagoa bilakatu da». Egoeraren aitzinean, sindikatuak ez direla isilik eta geldirik geldituko adierazi dute, eta langileei euren babes guztia dutela jakinarazi nahi izan diete. Etorkizunean ere interben­tzio gehiago eginen dituztela ere iragarri dute eta akitzeko, «garbi utzi nahi dugu supermerkatuaren aurka ez daukagula deus, are guttiago bertan lan egiten duten langileen kontra, baina egoera hau jasangaitza da eta salatu egin behar da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun