Aste Santua ospatzeko hainbat aukeren artean daude elizkizunak. Larunbat Santua egun garrantzitsua da fededunen artean. Ura eta argia bedeinkatu berria tartean, argazkian azaltzen den bezalaxe, aldarea ere oso polit apainduta agertu zen, festa ederrena ospatzeko prest.
Beste aldetik, ohiturari eutsiz, Larunbat Santuan herriko emakumeek afaria antolatzen eta egiten segitzen dute. Afaldu ondoren, giro ederrean dantzaldia izan zuten, Gorka eta Itxasorekin.