Saharako herriari elkartasuna adieraziz eta hango umeei bisita bueltatuz, Aresoko bi famili, beste hainbat familiekin batera, errefuxiatu kanpamendura bidaia egin dute. Ikusi dute hango egoera latza eta gogorra. Inguru guzia hondarra da, uraren eskasia, hango beroa eta benetan, nekatuta daude, ultimatum baten atarian: Paris-Dakar karrera handik pasatzen bada, armak hartzeko prest daude. Saharara itzultzeko gogoarekin bizi dira, ezinezkoa bailitzateke egoera hori jasan ilusiorik gabe. Bestalde, dena ematen dute, bai material baita sentimenduen aldetik ere. Beraien dantzek, kantek eta alaitasunak bizi duten egoera ahaztuarazi egiten dute.