680 kiloko kategorian egin zuen bezalaxe, 640 kiloz beheitiko Euskadiko lur gaineko sokatira txapelketan ere agintzen hasi da Erandioko Goiherri A taldea. Maiatzaren 30ean, larunbatean jokatu zen kategoria honetako lehen jardunaldia Laukizen eta Erandiokoek tiraldi guziak irabazi zituzten. Bigarren posturako lehian, Laukizko Gaztedikoek eta Mutrikukoek tiraldi bana irabazi zioten elkarri, baina mutrikuarrek ezin izan zuten bigarren postuaz jabetu, Aresorekin berdindu baitzuen. Aresokoek, Nafarroako ordezkari bakarrek, Mutrikuren kontrako tiraldi horretaz gain, Goiherri B eta Getxoren kontrako biak irabazi zituzten eta hirugarren postuan berdindu zuten Mutrikurekin, hiruna puntu terdirekin.
640 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena
1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 6 puntu
2. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 5 puntu
3. Mutriku (Gipuzkoa): 3,5 puntu
Areso (Nafarroa): 3,5 puntu
5. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 2 puntu
6. Getxo (Bizkaia): puntu 1
Bigarren jardunaldia ekainaren 13an
Bigarren jardunaldia ekainaren 13an jokatuko da Goiherri Martiartun (Erandio, Bizkaia).