Oraingo honetan, kiroletako hainbat albiste ditugu aipagai. Hasteko, sokatiran 640kilokoen mailako finala Areson egin zela. Ekainaren 23an izan zen hori, eta ikuskizun ederra eta lehia estua ikusi genuen. Aresoko taldeak laugarren postua lortu zuen, baina tiraldi luzeak egin zituzten sailkapeneko beste hirurekin
Bestalde, Elgetako pilotako txapelketako finalean izan genuen Unai Onsalok bi tantuengatik galdu zuen 23 urtetik beherakoen mailan. Partida ona egin zuen Onsalok baina ezin izan zuen garaipena lortu.
Eta pilotaz ari garela, herriarteko txapelketan, Leitzako Aurrerako pilotariekin Olazabal aritu zen, baita finaleko sailkatu ere, 22 eta 7 irabazi baitzuten. Anartz Olano herriko pilotari gazteak ere finalerdia irabazi zuen Lizarran jokatutako herriarteko torneoan. Larunbat honetan, uztailak 7, jokatzekoa zen finala Iruñeko Labrit pilotalekuan.