Eguraldi ederrak probextuz, herriko bertze etxe inguruetan bezalaxe, eskolako baratzean ere lan aunitz egiten ari dira. Patata, letxugak, perrexila, azenarioak, tipula eta erremolatxa erein dituzte eta konpostarekin ere segitzen dute. Lerro hauen bitartez, eskolatik, gurasoengandik, atautxi-amatxiengandik eta udaletxetik etengabe jasotzen ari diren laguntza eskertu nahi dute ikasleek.